Sormenek euskal kultura jarri du lehen lerroan
Kultura
2022, Maiatza 16 - 17:05
Galdakaoko Sormene jaialdia ospatu da maiatzaren 12tik 15era bitartean. Galdakaon ospatu bada ere, bertatik Euskal Herri osoarentzat zuzenduta dago. Antzerkia, bertsolaritza, literatura, kultura-sorkuntzen azoka zein kontzertuek osatu dute egitaraua. Lorea Argarate, Ines Osinaga eta Olatz Salvador sortzaileen 'Mauriziak ez dau inor hil!' lanak doinu tradizionalak eta elektronikoak uztartu ditu.