Skip to main content

Baltimoreko zubi bat jausi da, ontzi batek jota

Mundua

Ane Garitaonandia

2024, mar. 26 - 11:03
Kargaontzi bat Baltimoreko (AEB) zubi handienaren kontra jo du, eta ondorioz erori egin da. Tokiko hedabideen arabera, erorketaren unean dozenaka ibilgailu zeuden zubian. Hiriko suhiltzaileak uretara eroritako pertsonen bila dabiltza; 20 dira, gutxienez.
Goizeko 01:30ak aldera gertatu da ezbeharra, Singapurreko banderadun zamaontzi batek Patapsco ibaiaren dagoen Franxis Scott Key zubiaren zutabeetako baten kontra talka egitean. 288,9 metro luze den Dali zamaontziak su hartu du istripuaren ostean, suhiltzaileen eta polizia iturrien arabera.
Hiriko alkateak sare sozialetan esan duenez, larrialdi zerbitzuetako langileak erreskate lanak egiten dabiltza.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista