Skip to main content

Europar Batasuneko lurzoruaren eta itsasoaren % 20 lehengoratzeko lege berria onartu dute

Mundua

Udane Arbeo

2024, ots. 29 - 10:02
2030erako, gutxienez lehorreko eta itsasoko eremuen % 20 berreskuratu nahi da eta 2050erako behar dituzten ekosistema guztiak leheneratzeko helburua ezarri du Europar Batasunak. Jomugatzat dute ekosistema degradatuak birsortzea, klima- eta biodibertsitate-helburuak lortzen laguntzea eta elikagaien segurtasuna hobetzea. Natura berreskuratzeko legea aldeko 329 botorekin, kontrako 275ekin eta 24 abstentziorekin onartu da.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista