Skip to main content

FLNCk bere gain hartu ditu 'gau urdinean' izandako hogei erasoak

Mundua

2023, urr. 10 - 09:10
Hogeita hamar bat atentatu bere gain hartu ditu azken bi urteetan, igande gauekoak barne. Leherketak oporretarako etxeetan eta zerga biltzeko bulego batean izan dira. Ez dute biktima pertsonalik eragin, baina bai kalte materialak. Bi mezu helarazi dituzte, lehena frantsesez - "ez dugu helmuga komunik Frantziarekin" - eta bigarrena korsikeraz - "Kanpora Frantzia" -. Frantziako presidenteak uhartea bisitatu eta hamar bat egunera izan dira erasoak.
Hamaika Telebista