Gutxienez 40 pertsona hil ditu Israelek UNRWAren eskola baten aurka egindako erasoan
Mundua
2024, eka. 06 - 11:06
Erasoa baieztatu du Israelgo Armadak eta Gazako Zerrendaren erdialdean dagoen NBEren eskola horretan Hamaseko "terroristak" ezkutatzen zirela argudiatu du. Gazako Gobernuak, bere aldetik, salatu du hildako gehienak eskolan babesa hartu zuten zibilak direla, eta erasoa "sarraski ikaragarria" eta "gizateria lotsatzen duen krimena" dela gehitu du.