Hauteskunde eguna Erresuma Batuan
Mundua
2024, uzt. 04 - 16:07
Europar Batasunetik atera ondoren Erresuma Batuan egiten diren lehen hauteskundeak dira. Hauteskundeetako emaitzek ziklo aldaketa ekar dezakete Brexitak eragindako ondorioengatik. Aurreikuspenek diotenez, Alderdi Laborista agintera itzuliko da 14 urte eta gero. Boto asmoari buruzko inkestek gehiengo osoa lortzeko aukera ematen diote.
Hauteslekuak 22:00etan itxiko dira (23:00ak Euskal Herrian). Emaitza ofizialak ostiral goizaldean emango dituzte. Inkesten arabera, laboristek kontserbadoreekiko 20 puntuko aldea lortuko lukete, botoen % 41. Horrek esan nahi du Keir Starmer lehen ministro bihur daitekeela, 200 eserleku baino gehiagorekin gehiengoa lortuta.