Hollywoodeko gidoilarien sindikatuak eta estudioak behin-behineko akordio batera iritsi dira
Mundua
2023, ira. 25 - 10:09
Sindikatuak adierazi du azken 146 egunetan afiliatuen elkartasunari esker lortu dela ituna, izan ere, bost hilabete egon dira greban. Akordioa onartzen duten ala ez erabakitzeko bozketa egingo dute irailaren 26an; horretan, 1.500 gidoilarik bozkatuko dute. Nahiz eta xehetasun guztiak falta, lortutako akordioaren bidez, hiru urteko hitzarmen kolektibo berri bat adostu da.