Irlandan ez dute begi onez ikusi Johnsonen gobernuak proposatutako amnistia plana
Mundua
2021, uzt. 15 - 12:07
Irlandan alderdi eta eragile guztiek gaitzetsi dute bake akordioaren aurretik gertatutako guztia preskribatzeko Londreseko gobernuak duen asmoa. Ipar Irlandako Unionistek zein errepublikarrek, eta baita Irlandako errepublikako gobernuak ere ez dute bidezkotzat jotzen Johnsonen exekutiboaren lege proposamena.