Martxa batek lotuko ditu Olarizuko eta Santa Katalinako lorategi botanikoak uztailaren 8an
Mundua
2023, uzt. 04 - 10:07
Santa Katalina Lorategi Botanikoaren Lagunen Elkarteak martxa berezia antolatu du. Ibilaldiak Trespondeko Santa Katalinako lorategi botanikoak eta Olarizukoa lotuko ditu. Bigarren edizio honetan 17km egingo dira Gasteizko Eraztun Berdearen eta Zadorraren Ibilbide Berdearen artean.