Skip to main content

Milaka herritarrek Macronen Immigrazio Legea salatu dute Frantzian

Mundua

2024, urt. 22 - 07:01

Milaka herritar kalera atera dira Frantzian Emmanuel Macronen Immigrazio Legea salatzeko. Ezkerreko alderdiek eta ekologistek legearen aurkako helegitea aurkeztu zuten Konstituzio Kontseiluan, eta hark ostegunean emango du testuaren konstituzionaltasunari buruzko erabakia.

Legearen onarpenak krisi politikoa piztu zuen Macronen gobernuan, ultraeskuindarren babesa izan zuelako. Legeak jaso du, besteak beste, migratzaileek gizarte laguntza jaso ahal izateko gutxieneko epea luzatu eta baldintzak gogortzea,immigrazio kuotak jartzea eta “egonaldi irregularraren delitua” berrezartzea.

Hamaika Telebista