Moskuk Kievi egotzi dio 65 preso ukrainar zeramatzan hegazkin militar bat eroraztea
Mundua
Ane Garitaonandia
2024-01-25 07:52
Hegazkinak Belgoroden jo du lurra, Errusian, eta barruan zihoazen guztiak hil dira. Kievek ofizialki ez du ezer esan gertatutakoari buruz. Azken hilabeteetan ohikoak dira Ukrainak Errusiako Belgorod eskualdean egindako erasoak.

















