VOXek sei autonomia erkidegoko itunak apurtu ditu
Mundua
2024, uzt. 12 - 12:07
VOX partidu ultraekuindarrak sei autonomia erkidegotan PPrekin zituen itunak apurtu ditu. Valentzian, Extremaduran, Murtzian, Aragoin eta Gaztela-Leonen gobernutik aterako da. Balear Uharteetan, berriz, bere babesa erretiratuko du. Ostegun gaueko prentsaurrekoan iragarri zuen erabakia Santiago Abascalek, VOXeko liderrak. PPek bidaiderik gabeko adingabe migranteak erkidegoen artean banatzeko erabakia babestu du, VOXen mehatxuak alde batera utziz. Hemendik aurrera ultraeskuindar partidua oposizioan arituko da.