Beste preso bat hilda aurkitu dute Zaballako espetxean, bigarrena urtea hasi zenetik
Politika
Maite de Felipe eta Mikel Lopez de Ciordia
2026, api. 13 - 11:04
Ostiral honetan preso bat hilda aurkitu dute Arabako Zaballa espetxean. Urtea hasi zenetik, kartzela horretan ezagutzera eman den bigarren heriotza da. Naiz komunikabideak zabaldutakoaren arabera, presoak ez du indarkeria zantzurik, baina autopsiak zehaztuko du heriotzaren arrazoia.


















