Skip to main content

Bingen Zupiriak berretsi ditu Legebiltzarrean esandakoak

Politika

Xabi Ealo Diaz

2026, Maiatza 27 - 14:05

Bere horretan mantendu da Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua. Bizkaia Irratian egin dioten elkarrizketan sailburuak argitu du pasa den larunbatean Loiun Ertzaintza egoteko arrazoia Aenaren deia izan zela. Ildo horretan, elkarbizitzan jarri nahi izan du fokua Zupiriak. Segurtasun sailburuaren dimisio eskaeren aurrean, erabakia Imanol Pradales lehendakariarena dela esan du.

Bien bitartean, EH Bilduk adierazi du Zupiriak Ayusoren argudiaketa erabili duela justifikaezina justifikatzeko, izan ere, gogoratu dezagun, sailburuak esan zuela ETAren militanteak izan zirela istilua hasi zutenak.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista