Desadostasunak dituzte Jaurlaritzako taldeek M3ko sarraskiaren erantzukizuna aitortzeko eskakizuna dela eta
Politika
Maite de Felipe Suso
2026, ots. 12 - 13:02
Martxoak 3a iristear denean, desadostasunak eman dira Jaurlaritza osatzen duten taldeen artean. Izan ere, EH Bilduk iragarri du Espainiako Gobernuari eskatuko diola orduko gobernuak sarraskian izandako “erantzukizuna” bere gain har dezan. Proposamenarekin bat egin du Sumarrek. Gainerako alderdiek, berriz, asteazken honetan zuzenketak aurkeztu dituzte. Ildo horretan, agerikoa izan da EAJ eta PSEren arteko desadostasuna. Izan ere, nahiz eta EAJren zuzenketetan Espainiako estatuak erantzukizuna aitortzeko eskaera ageri, PSEk aurkeztutakoetan, aldiz, ez.


















