Skip to main content

EH Bilduko zenbait alkatek etxebizitza larrialdiari aurre egiteko “erabat konprometituta” daudela adierazi dute

Politika

Maite de Felipe eta Mikel Lopez de Ciordia

2026, eka. 01 - 13:06

EH Bilduko hainbat alkatek agerraldia egin dute astelehen honetan Gasteizen, eta etxebizitza politikaz mintzatu dira. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Iñigo Hernando Galdakaokoak hartu dute hitza, eta adierazi dute “kontziente direla auzokideen kezka nagusienetako bat etxebizitza dela” eta gaineratu dute ezker subiranista “erabat konprometitua dagoela larrialdiari aurre egiteko”.

Agerraldian, zerbitzu publikoak mantendu eta zabaltzeko beharrezko baliabideak eskatu dituzte. Era berean, agintaldiaren azken urte honetan etxebizitzaren arloan gehiago eta hobeto jardungo dutela nabarmendu dute, baina horretarako errespetua beharrezkoa dela azaldu dute.

Bestalde, EH Bilduk ‘Posible 30k’ plana aurkeztu duela gogoratu dute, datozen hamar urteetan etxebizitza larrialdiari aurre egiteko, eta argi adierazi dute “etxebizitza ez dela negozioa, eskubidea baizik”.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista