Skip to main content

Ehunka lagun bildu dira Itsasun Txomin Olhagarayren horma-irudia ezabatzearen aurka

Politika

Ane Garitaonandia Etxebarria

2026, ira. 14 - 12:09

IK Iparretarrak taldeko militante izan zen Txomin Olhagaray gogoratzeko, larunbat honetan, hilak 12, manifestazioa egin dute Itsasun haren horma-irudia ezabatzearen aurka, 'Murru xuritua, herri isildua' lelopean.

Antolatzaileen esanetan 600 lagun inguru elkartu ditu mobilizazioak. Prefetaren kontrako eta Euskal Herriaren aldeko aldarriak izan dira nagusi.

Filipe Laskarai horma-irudia egiteko ekimena izan duen Goooxoan elkarteko kide eta IK-ko militante ohiak manifestazioak "auziak Itsasuko kasua gainditzen duela" nabarmendu du. Azaldu du mobilizazioak erakusten duela ez dutela iragana isilaraztea onartuko eta ez daudela ados murala ezabatzeko aginduarekin. 

Goooxoan elkarteko kideek, beren hitzaldia amaitzeko, horma-irudia mantentzearen aldeko online sinadura bilketarekin bat egiteko deia egin dute.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista