Skip to main content

Etxebizitzaren arazoan jarri du arreta EH Bilduk Konferentzia Munizipalistan

Politika

Xabi Ealo

2026, ots. 23 - 11:02

Udal hauteskundeetarako urtebete eskasera EH Bilduk ehunka zinegotzi, tokiko kargudun eta alkate batu ditu Burlatan, asteburuan, IV. konferentzia munizipalistan.

Oraingo honetan etxebizitzaren arazoari jarri diote arreta eta Arnaldo Otegi koalizio subiranistako idazkari nagusiak azpimarratu du EH Bilduren eredu munizipalistak “bizitzetan segurtasuna” eskaintzen diela euskal herritarrei, eta horretarako errepublikanismoan, sozialismoan eta independentzian oinarritzen dela.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista