GEBehatokiak Josu Zabala aitortu eta erreparatzeko ekimenak aurkeztu ditu astearte honetan
Politika
Maite de Felipe Suso
2026, mar. 31 - 12:03
Aurtengo irailean 50 urte beteko dira Guardia Zibilak Josu Zabala Erasun hil zuenetik. Giza Eskubideen Euskal Behatokiak jakinarazi du oraindik ez dutela biktima aitortu Irungo “Terrorismoaren Biktimen” monumentuan; eta, aldiz, Meliton Manzanas torturatzailea bai. Horiek horrela, Espainiako Estatuari uztailaren 31ra arteko epea eman dio Josu Zabala biktimatzat aitortzeko. Gogora ekarri dute, Zabala Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktima dela, eta haren giza eskubideen urraketaren ondorioz sufrimendu bidegabeen biktimaren aitortza jaso duela.


















