Skip to main content

Gure Esku herri ekimenak 'Zazpi jauziz, herri bat' egitasmoa aurkeztu du

Politika

Maria Blanco Martin

2026, eka. 08 - 12:06
Dozenaka herritarrek Larungo tontorrera egin dute ibilaldia igande honetan, Gure Eskuk abiarazitako ekimena dela-eta. Herri-dinamikak zazpi lurraldeetako herritarrak batzeko deia egin du, eta datorren urriaren 25ean 'Zazpi Jauzi' dantzatzeko gonbita luzatu du, 'Zazpi jauziz, herri bat' lelopean.

Herri-ikuspegitik eta erantzukizunez helarazi beharreko “erronka kolektibotzat” aurkeztu dute egitasmoa, eta egungo egoeraren aurrean mundua “asaldatuta” dagoela adierazi dute. Indarkeriaren eta zapalkuntzaren logika “inposatu” eta “herritarren oinarrizko eskubideak” murrizten dituzten korronteak ere salatu dituzte.

Hori dela eta, “komunitate-zentzua bultzatu eta nazio-izaera” zein herritarren eskubideak aldarrikatzea funtsezkoa dela nabarmendu dute, Euskal Herriak “subiranotasun-tresnak” izan behar dituela defendatuz. Honi lotuta, datorren larunbatean Euskalgintzaren Kontseiluak Iruñean deituriko Euskaltzaleen Martxan parte hartuko dutela jakinarazi dute.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista