Skip to main content

Milaka pertsona bildu ditu Kontseiluak oldarraldiari aurre egiteko

Politika

Xabi Ealo

2026, uzt. 02 - 15:07

Euskalgintzaren Kontseiluak milaka pertsona bildu ditu EHUko hiru campusetan. Euskararen aurkako oldarraldiaren hedapena salatu du Kontseiluak “Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat” lelopean. Idurre Eskisabelek adierazi du Unibertsitatera Sartzeko Probetan zenbait ikaslek lortutako emaitza eskasak oldarraldia hezkuntzara hedatzeko baliatu dela.

Hainbat izan dira Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako mobilizazioekin bat egin duten eragileak, eta ondorioztatu dute euskara bigarren mailakoa dela.

Era berean kritikatu dute A eta B ereduek ez dutela hezkuntza curriculumak ezarritako helburuak betetzeko balio, eta milaka ikaslek euskaraz jabetzeko uten eskubidea urratzen dutela. Kontuak kontu, kontseiluak aldarrikatu du euskaraz bizitzeko baldintza errealen alde lanean jarraituko duela eta antolatzeko deia luzatu die euskaltzale orori.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista