Artekale

All Stories

'Lemoiz gelditu' murala, HTX24, 'Sisiforen paperak' antzezlana eta 'Antzara eguna' komikia

Lemoiz gelditu horma-irudia izango dugu hizpide aste honetako Artekale saioan. Iskandar Rementeriak komisariatu du duela 40 urte Vicente Ameztoyk, Jose Luis Zumetak eta Carlos Zabala Arrastaluk sortutako muralaren inguruko erakusketa Bilboko Arte Ederren Museoan. Halaber, antzerkiak presentzia nabarmena izango du aste honetako saioan, Sisiforen paperak antzezlana eta Bilboko Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia tarteko. Lathe Biosas dantza ikuskizuna, Artium museoak bildu duen Moira Daveyren erakusketa monografikoa eta Bilboko Klasikoen 13. irakurketa jarraituak ere tartea izango dute saioan, besteak beste.

Hemen ikus ditzakezue Artekale saio guztiak, nahieran.

Alazne Astorga: “Orain gure egoitza propioa daukagu; horrek askatasun handia ematen digu”

2015ean sortuta, antzerkigile gazteei arlo profesionalean aukera bat emateko asmoz sortu zuen Ramón Barea P6ko bultzatzaileetako batek. 5 urteko ibilbide oparoaren ostean, bere kabuz aritzeko pausua ematea erabaki dute kideek. Pabellon6ren laguntzarekin baina funtzionamendu erabat autonomoarekin jardungo dute hemendik aurrera eta bertako kide Aitor Echarte eta Alazne Astorgak hartu gaituzte konpainiaren egoitza inauguratu berrian.

Gazte Konpainia, "Naparra. Kasu irekia" liburua, zinema eta Jon Cazenaveren "Galerna" erakusketa

Pabellon6ren laguntzarekin baina funtzionamendu erabat autonomoarekin jardungo du Gazte Konpainiak hemendik aurrera eta bertako kide Aitor Echarte eta Alazne Astorgak hartu gaituzte konpainiaren egoitza inauguratu berrian. Literaturak, argazkilaritzak eta arteak ere zer esana eman dute egunotan Euskal Herriko kulturgintzan. Jon Cazenave argazkilariaren “galerna” erakusketaren, “Lemoiz gelditu” muralaren eta Jon Alonsoren “Naparra. Kasu Irekia” liburuaren berri bildu dugu Artekalen, besteak beste.

Gotzon Barandiaran: "Jada aldatu egin gara eta horrek, sormenari dagokionez ere, aldaketa dezente ekarri ditu"

Pandemiak sorkuntzan izan duen eraginaz, sektorearen egoera emozional zein ekonomikoaz eta beste hainbat gaiez hausnartu du Gotzon Barandiaran idazleak. Sorkuntzaren ikuspegitik baldintza oso eskasetan lan egin behar izan duela azaldu digu larrabetzuarrak eta, bera bezala, beste kide askok ere ezintasun hori pairatu izan dutela.

Gotzon Barandiaran sorkuntzaz; euskal antzerki topaketak; literatura eta "Agustin Ibarrola, naturalki" erakusketa

Gotzon Barandiaran idazle eta kulturgilea izango dugu gaurko saioko protagonista. Pandemiak sorkuntzan izan duen eraginaz, sektorearen egoera emozional zein ekonomikoaz eta beste hainbat gaiez hausnartu dugu sakon eta zabal. Hausnarketa horiek eta gehiago partekatu ditu idazleak gurean baina ez da, noski, aste honetan saioak dakarren bakarra.

'Ez Dok Ero', Zinebi, Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea eta Zinetika

Patxo Telleria da aste honetako protagonista Artekalen. 'Ez dok ero' antzezlan berria estreinatuko du EzDok3 kolektiboak Arriaga antzokian azaroaren 10ean. Halaber, Zinebi eta Zinetika jaialdiaen eta Donostiako fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astearen berri ere emango dizuegu.

Kai Nakai: "Estereotipo asko egon dira reggaetoiarekin eta egia da matxista izan dela, baina aldatzen ari da"

Bere hirugarren singlea kaleratu berritan egin dugu Kai Nakai abeslariarekin hitzordua. Reggaetoia, euskara eta feminismoa oinarri dituen proiektua sortu du Iratxe Aguilera gasteiztarrak iazko Durangoko Azokaren sormen bekak lagunduta. Aurki diskoa emango du argitara eta zuzeneko ikusgarria prestatzen dabil ere, Fruizeko Gaua estudioan.
hamaika telebista

Image