Skip to main content

Josu Trueba: "Silueta beltz horri aurpegia ipintzeko ordua da"

Klik batean

'Kaxa Hutsak' euskal iheslarien esperientziak ezagutu eta kontatzeko ikus-entzunezko proiektu dokumental bat da. Egileen esanetan, ihesera jo duen jendeak bizitza beste nonbait antolatu behar izan du: legez kanpo bizi, estradizioen beldur, bertako eta atzerriko polizien beldur, beste izen batekin edo berezko izenarekin edo… Dokumentalaren eragileek galdera hau egin diete herritarrei: Zer dakigu horri buruz? Zer dakigu joan zirenei buruz? Non bizi dira? Nola bizi dira? Errealitate hori existitzen dela ikustarazi nahi duen dokumentala da, eta lanari buruz hitz egin dugu egileekin.