Skip to main content

"Gustatzen zaigu pentsatzea nobaitek Euskal Herria mapan jarri duela guri esker"

Elkarrizketa

2026-11-26 12:26
Euskal Herriko doinuak munduko txoko askotara eraman ditu Korrontzi taldeak bere ibilbidean. Trikitixa ardatz hartuta, euskal musika tradizionala beste herrialdeetako doinu eta kulturekin uztartu du, gure herriaren nortasuna eta kultura nazioartean ezagutaraziz.

Agus Barandiaran Korrontziko sortzaile eta trikitilaria izan dugu Hamaika Telebistan, taldearen ibilbideaz eta munduan barrena egindako biretan bizitako esperientziez solastatzeko. Euskal Herritik kanpoko publikoaren harreraz, musikak hizkuntza eta kultura ezberdinen artean zubiak eraikitzeko duen gaitasunaz eta euskal kulturaren nazioarteko presentziaz aritu gara.

Era berean, euskal musika tradizionalari bizirik eustearen garrantziaz eta belaunaldi berriei ondare hori transmititzeko beharraz hausnartu du Barandiaranek. Izan ere, Korrontzirentzat, munduan zehar musika egitea Euskal Herria eta bertako kultura ezagutarazteko aukera ere bada.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista