Skip to main content

Dennis Sorondo, EHU: "Europak benetako aktorea behar du izan; egungo egoeran, ekonomikoaz gain, militarra ere bai"

Elkarrizketa

2026, ots. 11 - 12:02

Dennis Sorondo EHUko Nazioarteko Harremanetako irakaslea eta ikerlaria izan da Hamaikako platoan, egungo nazioarteko panorama tentsionatuari buruz hizketan.

AEBak eta Txina gailendu diren nazioarteko oholtzan, Europar Batasunak "benetako aktorea" izatea erabaki beharko lukeela iritzi du Sorondok, alor ekonomikoaz gain, militarrean ere rol esanguratsua hartuz. Hala ere, honek "kostu ekonomikoa, kostu soziala eta eztabaida" dakartzala ohartarazi du, baina Europak "zer izan nahi duen baina gehiago, nola izan nahi duen" erabaki beharko lukeela azaldu du adituak, eta horretararako "eztabaida publikoa" gauzatu beharko dutela herritarrek.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista