Mikel Etxebarria, ELA: "Aiaraldea eta langileria duintasunez ari dira erantzuten erasoen aurrean"
Elkarrizketa
2026, ots. 24 - 12:02
Mikel Etxebarria ELAko Industria federazioko arduraduna izan da Hamaikarekin hizketan, Aiaraldeako industriaren egoera azaltzeko, batez ere azken garaietan azaleratutako bi gatazkei buruz. Hau da, Maderas de Llodio eta Tubos Reunidos enpresetako Enplegu Erregulazio Espedienteen eta kaleratzeni inguruan.
Etxebarriak eskualdeko lanaren suntsipenen protagonistak "multinazionalak diren enpresak" direla baieztatu du. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren eta, orokorrean, erakundeen jarrera deitoratu du, "enpresen interesen aurka ezer egiten ez" dutela adierazi duelarik. Horren aurrean, Aiaraldeako herritarren eta langileriaren jarrera txalotu ditu, "duintasunez eta sendo" ari baitira erantzuten "eraso hauen aurrean".

















