Skip to main content

Nadia Perez, Itaia: "Gaur egun, emakumeen zapalkuntza gizarte kapitalistaren baitan ulertu behar dugu"

Elkarrizketa

2026, mar. 05 - 10:03

Nadia Perez Itaia antolakunde feministako kidea izan da Hamaikarekin hizketan Martxoak 8aren atarian, igande honetan egingo dituzten mobilizazioei buruz eta femninismoarekin loturiko beste hainbat aferen inguruan solasean.

Zapalkuntza oro "bere momentu historikoan" ulertu behar direla aipatu du Perezek eta, egun, emakumeei dagokiena "gizarte kapitalistaren baitan" kokatu beharko litzatekeela. Emakumezkoak "bigarren mailako subjektuak gara gizarte honetan", azpimarratu du, "eta horrek etekin ekonomiko handiagoa ateratzeko aukera" ematen die boterea dutenei. Hori "zapalkuntzaren kausa" izanik, behin identifikatuta, "gizarte sozialistaren" aldeko hautua egiten dutela plazaratu du Itaiako kideak.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista