Pilar Garaialde, Egiari Zor: "EAEko Biktimen Aitortza Legea aldatzea nahi dugu, eskaera-epeak ireki eta baliabide gehiago jar ditzaten"
Elkarrizketa
Pilar Garaialde Egiari Zor fundazioko bozeramailea izan da Hamaikako platoan, estatu indarkeriaren biktimei buruz hitz egiten. Indarkeria ezberdinen biktimei ematen zaien trataerari, egia eta erreparazioaren beharrari eta EAEko Biktimen Aitortza Legearen aldaketa-eskaerari buruz aritu da solasean, besteak beste.
Azken honi dagokionez, araudiak honako berrikuntza hauek beharko lituzkeela adierazi du Garaialdek: Besteak beste, "eskaerak aurkezteko epea irekitzea", baita denbora ere "1960 eta 2014 bitarteko" biktimak kontuan hartzeko; "balorazio batzordeek eman dituzten gomendioak (...) jasotzea" eta "baliabide gehiago jartzea". Eta eskaerak aurkezteko gonbita luzatu die biktimei; "badakit oso gogorra dela", azpimarratu du Garaialdek, baina fundaziotik prozesu horretan lagunduko dietela ere plazaratu du.

















