Skip to main content

Arabako Mahastiak zigiluak Kontseilu propioa osatu du

Ekonomia

Arabako Mahastiak zigilu berriak Kontseilua osatu du eta estatutuak sinatu ditu.
Eusko Jaurlaritzak behin-behineko baimena eman zion Arabako Mahastiak zigiluari. Hori egia bihurtzeko ABRA elkarteak Kontseilua osatu behar zuen eta estatutuak sinatu. Urtarrilaren 21ean izan zen bilera eta Emilio Aguillo, Solar de Ayala upategiaren jabea, Kontseiluaren lehendakaria izendatu dute.