Skip to main content

Bizkaiko autoeskoletako langileek greba egin dute

Ekonomia

Bizkaiko autoeskoletako langileek greba eguna izan dute, ELA eta CCOO sindikatuek deituta. Sindikatuek salatu dute 11 urte daramatzatela lan-hitzarmena berritu barik, baina horrez gain, sektoreko lan-baldintzak erregularitzatzeko eta genero-arrakalarekin amaitzeko eskatu dute. Gauzak horrela, patronalaren blokeoaren aurrean mobilizazioekin jarraituko dutela berretsi dute.