Skip to main content

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Aernnovako enplegu-erregulazioko espedientea babestu du

Ekonomia

Azken hilabeteetan lan-gatazka ugari izaten ari dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait enpresetan. Besteak beste, Aernnovan, Tubacexen eta Petronorren. Aernnovaren kasuan, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Aernnovako enplegu-erregulazioko espedientea babestu du. Adierazi du erregulazio espedientearen oinarrian arrazoi “estrukturalak” daudela, eta, ondorioz, 82 kaleratuak ez dira itzuliko beren lanpostuetara.