Skip to main content

77 urteko espetxe zigor eskaera, 13/13 auzian epaituko dituzten zortzi herritarrentzat

Politika

ETArekin harremana izatea egotzita epaituko dituzte euskal presoen abokatuak edo presoen aldeko mugimenduan aritutako zortzi herritarrak: Arantza Zulueta, Iker Sarriegi, Jon Enparantza, Julen Zelarain, Naia Zuriarrain, Saioa Agirre Arauko, Nerea Redondo Otamendi eta Juan Maria Jauregi. Orotara, 77 urtetako espetxe zigor eskaerari egin beharko diote aurre. Prentsaurrekoa eskaini dute, eta auzia "denboraz eta lekuz kanpo" dagoela salatu dute auzipetuek. Mobilizazioei ekingo diete.