Skip to main content

Bagira prozesua sortu dute, mugimendu abertzaleko oinarriak eguneratzeko

Politika

Ipar Euskal Herriko abertzaleen oinarriak eguneratu, helburu eta etapa partekatuak kokatu, eta mugimendu gisa antolatu eta belaunaldi transmisioa nahi ditu bermatu. 2023an bi eguneko Aberri Eguna antolatuko dute Itsasun, mugimendu abertzalearen 60. urteurrena ospatzeko. 2024ko Aberri Eguna arte iraungo du Bagira izena hartu duen prozesuak.

Gonbidapena zabaldu diete ezkertiar eta abertzale orori apirilaren 8 eta 9an Itsasun egingo den Aberri Egunari begira auzolanari ekiteko.