Skip to main content

GALeko biktimak: ‘Maila instituzional goreneko deklarazio bat behar dugu’

Politika

Espainiako Barne ministro ohi Jose Barrionuevoren adierazpenek harrabotsa sortu dute. Memoria eguna egunean, Barrionuevoren hitzek sortutako polemika erdigunean egon zen. Bada, Memoria Egunaren biharamunean, Espainiako Estatuaren indarkeriaren biktimek agerraldia egin dute Espainiako Barne ministro ohi Jose Barrionuevok gerra zikina aitortzen dueneko adierazpenak baloratzeko. Hala, egun, zigorrik eta judizializaziorik gabeko delitu horiek aitortuta eginbide judizialak ireki beharko liratekeela uste dute. Horrez gain, GALeko biktimek eskatu diote Madrilgo Gobernuari adierazpen argi bat egin dezala erantzukizunak bere gain hartzeko eta eragindako mina aitortzeko.