Skip to main content

Aragonesek sedizioa 'desagertu' dela ospatu du, baina pauso gehiago beharko direla ohartarazi du

Politika

Zigor Kodetik "ezabatuta" geratuko da, baina Pere Aragonesek ohartarazi du urrats gehiago beharko direla Kataluniako gatazkaren desjudizializazioan aurrera egiteko. Horren ordez, “desordena publiko larriak” zigortuko dituzte, eta zigorrak hamabost urtetik bost urtera jaitsiko dituzte. Kataluniako presidenteak begi onez ikusi du aldaketa: "Esperantza eman digu, eta aurrera egiteko energia". Berebat, nabarmendu du sedizio delitua zigor kodetik kentzeak lotura zuzenena duela Katalunian indar demokratikoaren bidez eginiko ahaleginarekin.

Sanchezek zehaztu duenez, inguruko estatuetako legedietara egokitzea izan da erabaki horren helburua. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ere baikortasunez hartu du erabakia.