Skip to main content

Kontratazioa

Atal honetan, Sarebide proiektuaren partzuergoak irekita dauzkan lizitazioak argitaratuko dira. BERRIAk, Hamaikak, Kanaldudek, Euskal Irratiek, Euskalerria Irratiak eta Elhuyarrek osatu dute Sarebide proiektua, eta AFOMEF POCTEFA 2021-2027 deialdian hautatua izan da. Sarebide mugaz gaindiko lankidetza proiektu bat da, eta saretze teknologikoa eta hedapen-sistema berriak garatzeko helburua du.

 

Eskaintzak aurkezteko epea amaitu arte egongo dira lizitazioak orrialde honetan.

SAREBIDE proiektua % 65ean finantzatu du Europar Batasunak, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren (POCTEFA 2021-2027) AFOMEF POCTEFA deialdiaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugako eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista