Skip to main content

Osasunak barne ikerketa bat abiatuko du ikurrina eta Nafarroako bandera harmailetatik kentzera behartzeagatik

Kirola

Osasuna eta Mallorcaren arteko partidan, partida hasi aurretik, estadioko segurtasun indarrek ikurrina eta Nafarroako bandera kendu zizkieten zale batzuei. Segurtasun indarren arabera, zaleek ez zuten ikur horiek eskegitzeko baimenik. Ohar baten bidez, Osasunak gertatutakoa gaitzetsi du, eta jakinarazi du ikerketa bat zabalduko duela erantzuleak topatzeko eta beharrezkoak diren neurriak hartzeko.