Skip to main content

Dantz Point musika elektronikoaren zuzenekoak Hamaika Telebistan

Kultura

Musika elektronikoa Gipuzkoako gune esanguratsuetara eramatea da Dantz Point ekimenaren helburua. Iragarritakoaren arabera, 7 DJren sesioak eskainiko dituzte eta lehena aste honetan bertan zabalduko dute streaming bidez. Arrasateko Gomestio baserrian izango da, asteazkenean, maiatzaren 12an, arratsaldeko 20:00etan. Hamaika Telebistaren Facebook kontuan zuzenean jarraitu ahal izango dituzue Dantz Point-aren saio berriak.