Skip to main content

J Martina: 'Asko zabaltzen ari da auto-tunea entzuten duen jendearen profila'

Kultura

Larrabetzun batu da 'Musika Zuzenean' J Martina osatzen duten Jabi, Kattalin eta Anerekin. Abesti solteak kaleratzen egon eta gero, 2021 urtean abiatu zuten 'Jaio naiz baina' lana osatuko duten sei kantuen sorkuntza. Musikalki J Martina trap giroetan kokatu izan den arren, hori baino askoz gehiago dago euren kantuen atzean. Beraien kantuak hitzetatik abiatzen dira, melodiak, ahotsak eta letrek hartzen dute lehentasuna, eta gero kantuen kapak gehitzen doaz, kantua borobildu arte. Beste talde batzuekin batera, gazte belaunaldi berri baten bozgorailu dira taldeko kideak, musikatik haratago doan egitasmo bat izan nahi du hiruko bandak.

Formatu multidisziplinarra sortu nahi izan du taldeak, arteak eta musikak bat egiten duten forma ezberdinak elkalortuz. Erreportajea osorik, nahieran eta YouTuben ikusgai.