Skip to main content

Kaldearte 2022 ediziorik jendetsuena izan da

Kultura

Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiak ikuskizunak jendez bete zituen, eguraldi onari eta kultura-egarriz zen publikoaren interesari esker. KaldeArte 2022, Kaleko Arteen Nazioarteko XVI. Erakustaldiak arrakasta handia izan du. Milaka pertsona atera dira kalera ikuskizunez gozatzera. Espazio eszeniko guztiak bete dira ekainaren 10etik 12ra, eta, zalantzarik gabe, ediziorik jendetsuena izan da.