Skip to main content

Lamiako maskaradaren hutsunea beteko dute antolatzaileek eta Leioako Udalak

Kultura

Osasun egoerak bigarrenez galaraziko du Lamiako Maskaradaren ospakizuna aurten. Maiatzaren azken ostiralean kalejirek eta akelarreak hartzen dituzte Leioako auzo hartako kaleak 1978tik eta iaz aurrenekoz bertan behera geratu ostean, aurten ere ezingo da ohiko moduan ospatu. Talde antolatzaileak eta Leioako Udalak, aldiz, argazki erakusketa ibiltaria eta ikasleentzako unitate didaktikoa prestatu dute aurten, tradizioari eutsi eta ospakizunen etorkizuna bermatzeko helburuz.