Skip to main content

PEIREMANS+ egitasmoa aste honetako Musika Zuzenean TB saioan

Promozioak

Aste honetako Musika Zuzenean TB saioan PEIREMANS+ egitasmoa ezagutuko dugu. Azken boladan albiste iturri da banda: Lehen bi diskoak berargitaratu dituzte batera Cd eta binilo ederrean, eta gainera kantu berriekin ‘Hirugarren mailan’ diskoa plazaratu dute. Asteburu honetan jarriko dute abian kontzertu bira, guztira, 20 kontzertu 30 egunetan. Diskoaz eta biraz gehiago jakiteko luze eta zabal aritu gara entsegu lokalean

Hemen lagin bat. Ostegunean, 22:00etan, saioa ikusgai Hamaika Telebistan, hamaika.eus eta sare sozialetan.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista