Skip to main content

Adegik Gipuzkoako metalgintzaren inguruan ezarritako proposamena onartu du ELAk

Saioak

2020, urr. 02 - 14:10
Gipuzkoako metalgintzako lan hitzarmena adosteko prozesuan, Adegik mahai gainean jarritako azken proposamena onartu zuen atzo ELA sindikatuak. Akordioa sinatzeko prest dagoela jakinarazi du. Bera da sektorearen lehen indarra, ordezkarien %49arekin. Sektorean ordezkaritza duten beste hiru sindikatuek, ordea, adierazi dute eurek, oraingoz behintzat, ez dutela proposamenarekin bat egiten.
Hamaika Telebista