Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako landetxeen okupazioa %42koa izan da pasa den asteburuan
- Bideoa:
Urte gogorra izan da ostalarientzat. Hoteletan ez ezik, landetxeetan ere okupazioak behera egin du. Zubian, esaterako, EAEko landetxeen okupazioa %42koa izan da, baina kontuan hartu behar da aurreko urteetan asteburu honetan %80tik gorakoa izan dela. Daturik onenak Arabakoak izan dira, %53a beteta egon baita; Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, okupazioak %38 eta %39koak izan dira.
- Created on .