
Artekale
Leioako Udalak antolatzen duen Margolari Gazteen Lehiaketaren XXIII. ediziora hurbildu gara aste honetan. Artaza jauregian ospatu da eta 12 eta 30 urte bitarteko hamarnaka artistek hartu dute parte, Jauregia bera eta inguruak margozteko erronkara batuz.
Bilboko Arte Ederren Museora eramango gaitu aste honetako saioak, bertan, Lourdes Fernandez ‘Womanology’ erakusketako komisarioarekin egin dugu hitzordua. Jose Ramón Prieto bilbotarraren bilduma pribatuko obrekin osatu dute erakusketa, ezaugarri komun bakarra dutelarik pieza guztiek: Emakumezko artistak dira egileak.
Iñaki Palacios txistulari arabarra izan dugu aste honetako gonbidatu nagusia. Musikariak ‘Baltik’ izeneko hirugarren diskoa ondu du aurten, The Gael’s taldearekin batera. Euskal Herriko tradizioan hain ohikoa den txistua ardatz, iparraldera bidaiatu du Palaciosek.
Udaberriaan loratzen hasi dira kultur ekitaldiak, pandemiak baimentzen dituen zirrikituetatik. Bilboko Liburu Azokan izan gara aste honetan eta datozen aste eta hilabeteetan helduko diren bestelako jaialdi eta ekitaldien berri bildu dugu saioan.
Ikusi Artekale kultur saio guztiak nahieran!
Ezohikoa izan da aurtengo Ibilaldia, baina izan da. Hain zuzen, hori da Maite Celaya Betiko ikastolako eta Xabier Ugalde Ander Deuna ikastolako zuzendariek egindako lehen irakurketa. Arabako ikastolen jaiak ere zeresana eman du aste honetan. Laudio ikastolak antolatuko du aurtengoa eta ekainaren 20an izango du ekitaldi nagusia. Horiek eta askoz gehiago aste honetako Artekalen.
Artistaren seme Irrintzi Ibarrolak komisariatu duen “Ibarrola itsasadarrean. Ura, burdina, sua eta aire” bilduma jarri du Bilboko galeriak, 1970ko hamarkadan ondutako lanek osatua. Hain zuzen, museoan bertan egin dugu hitzordua Irrintzirekin. Halaber, zuzeneko emanaldien areagotzea biziko du Euskal Herriak udan zehar eta horren berri bildu dugu saioan. EHZ festibala, Kultura Bizia eta Debako Ekilarre jaialdiek zuzeneko emanaldiak bermatuko dituzte uda garaian.
Lautan Hiru jaialdia ospatzen ari da asteotan Bilboko Alde Zaharrean. Mikel Martinez antzezlea da eragile ezberdinen artean bultzatutako jaialdiaren antolatzaileetako bat eta Martinezek berak eman dizkigu xehetasunak. Horrez gain, Postal Kolekzionista taldearen Bagoi hutsak bigarren diskoak aurkeztu du eta beste hainbat gai landuko ditugu aste honetako saioan.