Skip to main content

Bizib(h)erri | Markulluko borda

Bizib(h)erri

Udara honetan bisitatzeko ostatu eder eta jasangarria ezagutu dugu Elizondon: Markulluko borda. Maxux Goñik 20 urte inguru daramatza bertan bizitzen, eta gaur egun, bere lantokia ere bada. Argi zuen Elizondon bizi eta lan egin nahi zuela, eta turismo ikasketak egin zituenez, biak uztartzeko modua eman dio Markulluk. 

Maxuxek betidanik izan du jasangarritasunaren inguruko kontzientzia, eta argi du ez dela onartzen ahal edozein turismo. Horregatik, turismo jardueraren aztarna ahalik eta gehien murrizteko, landetxearen funtzionamendua egokitu eta hainbat proiektu jarri ditu martxan Markullun: pinpilinpauxaren oasia bihurtu duen lorategia, bertako produktuekin osatutako denda eta Baztango hainbat ikastetxe zein komertziorekin abian duen elkarlana.

Horrez gain, bost apartamentu ditu bisitariek ahalik eta egonaldi erosoena izan dezaten: lau logela bi pertsonentzako, eta bat lau pertsonentzako. Hori guztia ezagutzeko aukera izan dugu bisita honetan. 

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

 

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista