Esker onez | Edurne Koch
Esker onez
Edurne Kochek txikitan ikasi zuen ilunabarrak ongi aztertzen, klixk egiteko argirik perfektuena harrapatu arte, aitarekin. Eta perfekzionismo hori bere lanean plazaratu du: argazkilaritzan lehenengo, eta irakaskuntzan eta kulturan gero.
Eta espero ez zuenean, beste mundu baten ateak ireki zitzaizkion, eta adin txikiko transexualen familia bihurtu zen berea. Eskuzabala da bere lana, guztiontzako egiten duelako, gizartea koloretsuagoa izan dadin.
Saio guztiak hamaika.eus, youtube eta spotifyen.