Skip to main content

Esker onez | Mintxo Garaikoetxea

Esker onez

Iruñeko Alde Zaharreko paretek hitz egingo balute, Jarauta 69 txarangaren eta Mintxo Garaikoetxearen doinua izango lukete. Etxean jasotako ondare musikala soinean eraman du joan den leku guztietara: euskal musika, jazz, rocka, salsa, ekialdeko musika... 

Urte osoan hainbat emanaldi eskaintzen dituen arren, Sanferminak dira bere unerik gogokoena, eta festalari askoren soinu banda ere bai. Musikaren bidez alaitzen du bizitza Mintxok, "konexio berezia” sortuz jarraitzaileekin eta bere buruarekin.

Saio guztiak hamaika.eus, youtube eta spotifyen

Hamaika Telebista