Skip to main content

Esker onez | Txuri Ollo

Esker onez

Txuri Ollok irakaskuntza ikasketak egin zituen, eta Paz de Ziganda ikastolan egin zuen lan lehen urteetan. Eszedentziak baliatuz, Nikaraguara joaten hasi zen, eta bertan igaro zituen sei urte Iraultza sandinista bete-betean: "Nik hor ulertu nuen munduak nola funtzionatzen duen; internazionalistak ginen, prozesu iraultzaile batean lan egitera joan ginen", dio. 

Bospasei aldiz izan da Palestinan, eta lotura handia du herrialde horrekin. Azken hilabeteetan, astero-astero Palestinako genozidioa salatzeko mobilizazioak antolatzen aritu da Ollo: "Palestinara joatean, berehala ikusten duzu zer den kolonialismo bat, okupazio bat, apartheid bat. Horrelako astakeriaren aurrean ezin dugu beste aldera begiratu", nabarmendu du. 

Saio guztiak hamaika.eus, youtube eta spotifyen

Hamaika Telebista