Skip to main content

Hizkuntza bilakaera (Indartsuagoa da erdalduntzea euskalduntzea baino)

Euskararen egoera gakoak

Pertsona baten bizitzan aldaketa linguistiko esanguratsuak gerta daitezke. Txikitan ikasitako hizkuntza ahaztu dezakegu, beste hizkuntza batzuk ikasi, edo lehenago erabiltzen ez genuen bat erabili nagusiki. Pertsona bakoitzak bere ibilbidea egiten du, jakina. Baina gizarte batean ibilbide horiek gehiago alde batera edo bestera gertatzen diren jakiteak hizkuntza bakoitzaren indarraren berri emango digu.

Ze hizkuntza gailentzen da hiztunen artean? Nola aldatzen dira bizitzan zehar Euskal Herriko hiztunen joera linguistikoak?

Etxean euskara jaso zutenen multzoa hartzen badugu, ia guztiek ikasi dute eta erabiltzen dute beste hizkuntza bat. Gaztelania Hego Euskal Herrian eta frantsesa Iparraldean. Hiztun horietako gehienek, gainera, %53k, galdu egin dute euskarazko nagusitasuna, eta gaur egun EZ dira errazago aritzen euskaraz erdaraz baino.

Hizkuntzaren erabilera ere norabide horretan aldatzen da: etxean euskara jaso zuten hiztun askok erdara erabiltzen dute gaur egun.

Alderantzizko joera ordea, apalagoa da. Ba dira, bai, etxean erdara jaso, gero euskaldundu eta gaur egun etxean euskara erabiltzen dutenak. Bai, baina salbuespenak dira. Gehien gehienek ez dute euskaraz ikasi eta, hutsaren hurrena dira beraien jatorrizko hizkuntzan nagusitasuna galdu dutenak. Bistan da, hauek ez dute euskara askorik erabiltzen.

Laburbilduz, hizkuntza ekosistemak euskara higatu eta galarazi die etxean euskara jaso zuten askori. Etxean erdara jaso zutenen artean, ordea, urriagoak dira aldaketak. Erdaraz jarraitzen dute gehienek.

Horrek erakusten du euskal komunitatearen ahultasuna eta erdal komunitateen indarra zenbatekoa den.

Hamaika Telebista